XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza da, ogibideak zoritxarrez, lehentasuna berak baitu ia beti literatura bazterrean uztera behartu nauela, baina, horri esker profesionala ez izateari esker, alegia, ez nago behartuta, zorionez, hala direnak beste erremediorik gabe onartzen dituzten eginkizunak onartzera:

hitzaldiak ematea dela, mahai-inguruetan parte hartzea dela, egunkarietan idaztea eta beste mila, beren benetako lanetik distraitzen dituztenak, eta, azken finean, taberna batean kopak zerbitzea baino ahalmen sortzaile gutxiago eskatzen dutenak.

Norberak ez baitaki norberak ez daki ezer, azken finean, hoberena ez ote den literato ofizioa, idaztetik ahalik eta urrutien dagoen beste ofizio batekin konbinatzea.

Egia da, baita ere, gaitza egiten zaiola jendeari sinestea, idazleak, eta nobelagileak bereziki, bere lanetan esaten duenaz gain, ez duela zer esan handirik.

Badira, noski, nobelagileak, esatekorik badutenak, politikoen artean ere bakarren batzuk badiren bezala; baina, ez derrigorrez.

Hitzaldiak antolatzen dituen jendeari eta komunikabideetako zuzendariei sinestea kosta egiten zaien zerbait da hori, huntaz eta hartaz jardutea eskatzen baitiote idazleari, eta honek, proposatzen zaion gaiari buruz ideiarik ere ez duela argudiatuz, ezezkoa ematen badu, erantzuna apaltasun itxuratitzat hartu ohi da, edo kontsiderazio txikikotzat, pentsatu ohi baita, gainera, idazlearentzat, eskatzen zaizkionpare bat folio botatzeak ez diola gin-tonic bat edateak baino lan gehiago ematen.

Nobelista, nobelak idazteko errekurtsoak dituen pertsona da, eta, esango nuke, sarritan, beste espresiobide faltan jotzen duela nobelak idaztera.

Nik onartzen diot neure buruari, neurri batean, gaitasunik badudala eleberriak idazteko: